Malkorri
Euskal Herriko mendiaMalkorri Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, Gañetako zirkuaren erdialdean kokatua. Antxitxardiko Punta ere deitzen zaio. Malkorri toponimoa Jesus Elosegik bildu zuen, mendi honetatik gertu dagoen Uidui bordako artzainek sekula entzun ez duten arren. Hala ere, izen honek, mendizale tradizio luzea du. 1943 arte Malkorriren tontorrean egon zen postontzi zaharra da lekuko.
Read article


