Mugaga
Mugaga, Nafarroako mendi bat da, Andiako mendilerroan dagoena. Trinidad de Iturgoien izeneko mendia osatzen duten tontorretako bat da, Trinidadeko Mendietako txikiena. Mugaga, hiru tontortxotaz osatuta dago. Bata, 1217 metrokoa, hiruretatik garaiena da. Hegoaldekoak, 1207 metro ditu, eta, azkenik, erdialdekoak, 1215.
Read article

