Muonio
Muonio Finlandia iparreko Lappi eskualdean dagoen udalerria da. Muonionjoki ibaiak Suediako Kiruna eta Pajala udalerrietatik banatzen du; gainontzeko bizilagunak, Enontekiö iparraldean, Kittilä ekialdean eta Kolari hegoaldean dira. Nahiz eta ia Bizkaia bezain handia den, 2,038.09 km², eskualdeko udalerri txikienetakoa da eta hainbat herrixketan antolatua dago; aipagarrienak, Munioko elizatea, izen bereko aintziraren ondoan dagoen Särkijärvi eta Ylimuonio herriak dira. Gainera, samien jatorrizko lurraldearen barnean dago, Sápmi deritzoten lurraldean, baina muonioar samien kopurua oso txikia denez, udalerria ez dago Finlandiako Sami Lurraldearen barruan.
Read article