Map Graph

Napo

Napo Ekuadorko ibai bat da, Amazonas ibaiaren adarra. Antisana, Sincholagua eta Cotopaxi sumendietako elurretatik datozen ibai askotatik sortzen da. Napo probintzia zeharkatzen du, eta hari izena ematen dio; gero, kilometro gutxira, Ekuadorko oihaneko lautadetara iristen da. Puerto Francisco de Orellana herrian Coca ibaia batzen zaio eta aurrerago, Yasunitik gertu, Ekuador-Peruko mugan, Aguarico ibaia batzen zaio. Ondoren, Peruko lurraldetik jarraituz, Amazonasekin topo egiten du, 1.400 km inguruko bidea eginda.

Read article
Fitxategi:Napo_River.jpg
Nearby Places
Thumbnail
Napo probintzia