Oria
Gipuzkoako ibaiaOria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik, bai emariagatik. Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko haran batzuek ere Oriara isurtzen dituzte urak. Lizarrate inguruan sortzen den tokitik Orion itsasoratzen den guneraino, 82,65 kilometro luze da, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Gipuzkoako arro handieneko ibaia da, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne —Zarautz eta Getaria ere kontuan hartuz—, guztira 158.000 biztanle ingururekin (2008).
Read article

