Map Graph

Posio

Posio Lappi lurralde finlandiarreko udalerri bat da, Ouluko lurraldearen mugan dagoena. Ia Gipuzkoaren bikoitza den udalerri honen azaleraren %15a, ur-eremua da, izan ere, aintzira gehien dauden Lappiko eremua da; esaterako, Livojärvi, Posionjärvi eta Yli-Kitka aintzirak. Gainera, eremu babestuenetariko bat ere bada, bertan baitaude Riisitunturi eta Syöte Parke Nazionalak; izan ere, udalerria aintziraz eta basoz, izeidiez josita dago. Bertako animalia ospetsuenak Lappiko elur-oreinak eta hartz arreak dira. Gutxi gorabehera, 4.000 biztanle bizi dira eta denak suomieraz mintzo dira; izan ere, Erdi Aro amaieran hemen bizi ziren samitarrak iparraldera joaten hasi ziren finlandiarren etorrera zela-eta, eta honela, samiera galduz joan zen.

Read article