From Wikipedia, the free encyclopedia
Étienne Jacques-Joseph-Alexandre Macdonald, 1. Tarantoko dukea (Sedan, 1765eko azaroaren 17a - Beaulieu-sur-Loire, 1840ko irailaren 25a) frantziar mariskala izan zen.
1784an Irlandar Legioarekin bat egin zuen, Prusiako Erresumaren aurka Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren alde borrokatu zuena. Frantziako Iraultzaren alde egin zuen eta 1792an Charles François Dumouriez jeneralaren landa-laguntzailea izan zen Jemappesko guduan. Dummouriezekin batera desertatzeari uko egin zion, eta sari gisa brigadako jeneral izatera igo zuten eta Herbehereen inbasioan esku hartu zuen.
Rhingo eta Italiako kanpainetan borrokatu zuen eta 1798an Erroma okupatu zuen. Erromako gobernadore izendatu zuten eta hurrengo urtean Napoliko Erresuma okupatu zuen Jean-Étienne Championnetekin batera. 1799ko martxoan Aleksandr Suvorovek garaitu zuen eta ondoren Versaillesko gobernadore eta Danimarkar enbaxadore izendatu zuten.
1809an Wagramgo guduan parte hartu zuen eta garaipenaren ondoren Napoleonek mariskal eta Taranteko duke izendatu zuen. Hurrengo urteetan, Iberiar Penintsulako Gerran eta Errusiako frantziar inbasioa esku hartu zuen, eta, 1813an, Frantziako porrotean egon zen Leipzigeko guduan.
Borboien berrezarkuntzaren ondoren, Borboiei leial izan zitzaien Ehun Egunetan. Frantziako pare izendatu zuten eta 1815etik 1831ra Ohorezko Legioko kantziler izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.