Bilboko Arte Ederren Museoa
Bilboko museoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bilboko Arte Ederren Museoa Bizkaiko hiriburuan dagoen arte museo zaharrena da, margolaritza eta eskultura bilduma nabarmena duena. Fernando Urrutia arkitekto bilbotarrak diseinatu zuen eraikin klasikoa. Ordutik hainbat areto eta eraikin berri gehitu zaizkio museoari. Azken zabalpena 2001. urtean egin zuten, eta 2022an berriro hedatzeko lanetan ari dira.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Bilboko Arte Ederren Museoa | |
---|---|
Museoko eraikin klasikoa Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1914 |
Zuzendaria | Migel Zugaza |
Webgunea | http://www.museobilbao.com www.museobilbao.com |
Itxi
Arte erakusketak egiteaz gain, Bilbon egingo diren hainbat proiektuen erakusketak ere antolatzen dira noizbehinka. Horrez gain, "Zinemateka" delako programaren barnean garai ezberdinetako zinema emanaldiak eskaintzen dituzte.
Casilda Iturrizar Parkearen barruan dago kokatuta, Abandoko auzoan. Alboan Farolen basoa eta Arriagaren monumentua ditu.