1958ko Eurovision Abesti Lehiaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
1958ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hirugarren edizioa izan zen. Hilversumgo AVRO estudioetan ospatu zen, Herbeheretan, martxoaren 12an. Aurkezlea Hannie Lips izan zen.
Datu azkarrak Finala, Egoitza ...
1958ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Martxoaren 12, 1958 |
Egoitza | AVRO-studio's, Hilversum |
Aurkezlea(k) | Hannie Lips |
Antolatzailea | Nederlandse Televisie Stichting (NTS) |
Partaide kopurua | 10 |
Irabazlea | "Dors, mon amour" André Claveau Frantzia |
Itxi
Garailea André Claveau frantziarra izan zen, "Dors, mon amour" kantuarekin. Hirugarren postuan gelditu zen abestia, Italiako Domenico Modugnoren "Nel blu dipinto di blu", maiz "Volare" deitua, oso arrakastatsua bilakatu zen mundu mailan, eta Eurovisionen historiako ezagunenetarikoa da.
Hamar herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan bezala: Suediak lehen agerraldia egin zuen, Erresuma Batuak partaidetza eten zuen bitartean.