Herbehereak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Herbehereak[1] (nederlanderaz: Nederland, ˈneːdərˌlɑnt ahoskatua) Europa ipar-mendebaldean dagoen estatua da. Herbehereetako Erresumaren (Koninkrijk der Nederlanden) zati da, Curaçao, Sint Maarten eta Aruba ere bere baitan hartzen dituelarik. Europar Batasuneko estatu kidea da. Herbehereak monarkia konstituzional bat da, Europako ipar-mendebaldean kokatua. Iparraldean eta mendebaldean Ipar itsasoa du, hegoaldean – Belgika, eta ekialdean – Alemania. 1839an sortu ziren gaur egungo mugak.
- Artikulu hau Europako herrialdeari buruzkoa da; hura osagaitzat duen Europako eta Antilletako estatu burujabea gaitzat duena beste hau da: «Herbehereetako Erresuma»
Herbehereak | |||
---|---|---|---|
Nederland | |||
Ereserkia: Het Wilhelmus | |||
Goiburua: Je Maintiendrai (fr) Ik zal handhaven (nl) ("Mantenduko dut") | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Amsterdam 52°22′22″N 4°53′37″E | ||
Azalera | 41.543 km² Ura %18,7 | ||
Punturik altuena | Scenery mendia | ||
Punturik sakonena | Zuidplaspolder (−6,76 m) | ||
Kontinentea | Europa eta Erdialdeko Amerika | ||
Mugakideak | Alemania eta Belgika | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | monarkia parlamentario eta monarkia konstituzional | ||
Herbehereetako erregea | Gilen Alexandro Herbehereetakoa | ||
Herbehereetako lehen ministroa | Mark Rutte | ||
Legebiltzarra | Herbehereetako Estatu Orokorrak | ||
Epai autoritatea | Herbeheretako Auzitegi Gorena | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 17.590.672 (2022) 183.087 (2020) | ||
Dentsitatea | 423,43 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | |||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Emankortasun-tasa | 1,68 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 18.711 (2015) | ||
Derrigorrezko eskolaratzea | 5-18 | ||
Bizi-itxaropena | 81,50976 (2015) | ||
Giniren koefizientea | 25,4 (2012) | ||
Giza garapen indizea | 0,931 (2017) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 826.200.282.501,13 $ (2017) 48.972.740.919,82 (2016) | ||
BPG per capita | 48.482 $ (2017) 2.475 (2016) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 932.319.528.228 nazioarteko dolar (2017) 58.007.505.369 (2016) | ||
BPG per capita EAPn | 54.422,008 nazioarteko dolar (2017) 3.083,435 (2016) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 2,1 % (2016) | ||
Erreserbak | 38.421.990.800 $ (2017) 2.516.227.692 (2016) | ||
Inflazioa | 0,6 % (2016) 0,4 (2015) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1795eko urtarrilaren 19a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +31 eta +599 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | NL | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | NLD | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 230 V. 50 Hz.Schuko (en) eta Europlug (en) | ||
Internet domeinua | .nl | ||
rijksoverheid.nl |
Herbehereek 12 probintzia eta 3 udalerri dituzte. Batzuetan Holanda izenez ageri dira, baina Holanda berez bi probintziaren izena besterik ez da, eta ez Herbehere osoena.
Herbehereak oso dentsoki populatuak daude eta eremu asko itsas mailatik behera ditu. Bere haize-errotengatik, gaztengatik, dikeengatik, tulipanengatik, bizikletengatik eta gizarte tolerantziagatik da ezaguna munduan. Politika liberalak ditu drogei, prostituzioari, homosexualen arteko ezkontzei, abortuari eta eutanasiari buruz.