1974ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 61. edizioa izan zen. 1974ko ekainak 27 eta uztailak 21 artean ospatu zen. 4098 kilometroko ibilbidea egin zen prologo bat eta 22 etapatan banatuta, horietatik seigarrena, zortzigarrena, hemeretzigarrena eta hogeita batgarrena bi sektoretan banatuta egon zirelarik. 130 txirrindularik parte hartu zuten 10 txirrindulariko 13 taldetan banatuta. 105 izan ziren proba amaitu zuten txirrindulariak eta soilik talde batek amaitu zuen proba bere txirrindulari guztiekin. Garaileak, Eddy Merckx, hala ordura arte Anquetilek zuen errekorra berdinduz, proba 35,241 kilometro orduko abiaduran bete zuen.