Paris
Frantziako hiriburua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Paris[1] (frantsesez paʁi) ahoskatua) Frantziako hiriburua da, eta herrialdearen iparraldean dago, Sena ibaiaren ertzean. Hiriak 2.153.600 biztanle ditu,[2] eta haren metropolitar gunea, 12.067.000 milioi biztanlekoa izaki,[3][4] Europar Batasuneko jendetsuena da, Frantziako Uhartea (Île-de-France) eskualdean kokatua.
- Artikulu hau Frantziako hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Paris (argipena)».
Paris Paris | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
territorial collectivity of France with special status (en) | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Île-de-France | ||||||||||
Departamendua | Seine | ||||||||||
Alkatea | Anne Hidalgo | ||||||||||
Izen ofiziala | Paris | ||||||||||
Jatorrizko izena | Paris | ||||||||||
Posta kodea | 75116, 75001, 75002, 75003, 75004, 75005, 75006, 75007, 75008, 75009, 75010, 75011, 75012, 75013, 75014, 75015, 75016, 75017, 75018, 75019, 75020 eta 75000 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 48°51′24″N 2°21′08″E | ||||||||||
Azalera | 105.4 km² | ||||||||||
Altuera | 28 m | ||||||||||
Mugakideak | Montrouge, Malakoff, Vanves, Issy-les-Moulineaux, Boulogne-Billancourt, Saint-Cloud, Suresnes, Puteaux, Neuilly-sur-Seine, Levallois-Perret, Clichy, Saint-Ouen-sur-Seine, Saint-Denis, Aubervilliers, Pantin, Le Pré-Saint-Gervais, Les Lilas, Bagnolet, Montreuil, Saint-Mandé, Vincennes, Fontenay-sous-Bois, Nogent-sur-Marne, Joinville-le-Pont, Saint-Maurice, Charenton-le-Pont, Ivry-sur-Seine, Le Kremlin-Bicêtre, Gentilly, Senako Gainak, Sena Saint-Denis eta Marne Harana | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.145.906 (2020ko urtarrilaren 1a) −19.517 (2019) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 20.359,64 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | K.a. III. mendea | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 1 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Erroma, Tokio, Kyoto, Berlin, Ramallah, Seul, Kairo, Chicago, Torreón, San Frantzisko, Kiev, Washington, Marrakex, Porto Alegre, Dubai, Pekin, Mexiko Hiria eta San Petersburgo | ||||||||||
Matrikula | 75 | ||||||||||
Hizkuntza ofiziala | frantses | ||||||||||
paris.fr |
Paris gaur egungo ekonomia-gunerik garrantzitsuenetakoa da, eta berebiziko eragina du politikan, artean, hedabideetan, aisialdian, zientzian eta modan,[5] munduko metropolirik garrantzitsuenetarikoa baita.[6]
Parisko eskualdea, Frantziako Uhartea deritzona, Frantziako ekonomia hiriburua da.[7] Munduko hirien artetik, barne produktu gordin handienetarikoa du: 669,2 bilioi euro 2013an.[8] Gainera, La Défense, Europako negozio-barrutirik handiena, Frantziako enpresen erdiaren egoitza nagusia da, eta munduko 100 enpresarik handienetatik 20rena ere baiA.[9] Era berean, hiriburu hartan dute egoitza nazioarteko hainbat erakundek, hala nola UNESCOk edota ELGAk.
Paris munduko turismo helmuga nagusia da, 30 milioi turistak bisitatzen baitute urtero.[10] Intereseko leku asko daude hirian. Adibidez, Eiffel Dorrea, Notre-Dame katedrala, Garaipen Arkua, Sacré-Cœur basilika eta abar. Horrez gain, Louvre eta Orsay museoek nazioarteko onarpena ere badute, baita Disneyland Resort Paris parkeak ere. Parisko Charles de Gaulle aireportua Frantziako aireportu nagusia da, eta munduko aireportu erabilienetatik zortzigarrena.[11]
1989an Europako kultura-hiriburua izan zen.