2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020ko uztailaren 12an egin ziren. 2020ko apirilaren 5ean egitekoak ziren, XII. legealdiko 75 legebiltzarkideak hautatzeko. 2020ko otsailaren 4an Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskunde aurrerapena eztabaidatu zuen gobernu kontseiluan, aurrerapenerako lege eskakizuna betez. Horrek hauteskundeen iragarpenari buruzko espekulazioa piztu zuen eta apirilaren 5ean egin zitezkeela eman zuten aditzera zenbait komunikabidek.[1][2][3] 2020ko otsailaren 10ean egindako agerraldian data hori baieztatu zuen lehendakariak.[4]
Datu azkarrak Gertaera-data, Mota ...
Itxi
Alabaina, martxoaren 11n lehendakariak Jaurlaritza hauteskundeak mantentzea edo ez legalki aztertzen ari zela jakinarazi zuen, koronabirusaren agerraldiak Euskal Herrian izandako hedapena zela eta.[5][6] Edonola ere, ez dago hauteskundeak atzeratzearen aurrekaririk eta "lege hutsune" horren ondorioz ez dago argi nola jokatu beharko litzatekeen.[7] Adituek aukera horien artean lehendakariaren dekretu bat egon liteke.[8][9] Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia eta Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri ondoren, martxoaren 16an, alderdi guztiek hauteskundeak atzeratzea erabaki zuten.[10] Lehendakariaren dekretu batek deialdia atzeratu zuen, eta egoera hobetzean beste dekretu baten bidez zehaztu zuen data berria.