![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/49/Cancer_constellation_map.png/640px-Cancer_constellation_map.png&w=640&q=50)
Acubens
From Wikipedia, the free encyclopedia
Acubens (α Cnc / α Cancri / 65 Cancri) Cancer konstelazioan dagoen izar sistema bat da. Bere izena arabierazko الزبانى Az-Zubana hitzetik dator, "pintza" (karramarroarena) esan nahi duena. 4,25 itxurazko magnitudekoa, Cancer konstelazioko laugarren izarrik dizdiratsuena baino ez da, Alfa Bayerren izendapena duen arren. Lurretik 174 argi urteko distantziara dago.
Behaketa data Garaia J2000.0 Ekinokzioa J2000.0 (ICRS) | |
---|---|
Konstelazioa | Cancer |
Igoera zuzena | 08h 58m 29.2217s[1] |
Deklinazioa | +11° 51′ 27.723″[1] |
Itxurazko magnitudea (V) | 4.20 to 4.27[2] |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | A5m[1] |
U−B kolore indizea | +0.15[3] |
B−V kolore indizea | +0.14[3] |
R−I kolore indizea | +0.04[3] |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | −13.8 ± 2[1] km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: 41.45[1] mas/u Dec.: −29.22[1] mas/u |
Paralajea (π) | 18.79 ± 0.99 mas |
Distantzia | 174 ± 9 au (53 ± 3 pc) |
Zehaztasunak | |
Masa | 2[4] M☉ |
Erradioa | 1.0[5] R☉ |
Argitasuna | 23[4] L☉ |
Biratze abiadura (v sin i) | 75[6] km/s |
Beste izendapenak | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
Sistemako osagai nagusia, Acubens A, era berean, izar bitar bat da -Ilargiak eginiko ezkutaketaren ondoren aurkitutako duplizitatea- bere osagaiak elkarrengandik 0,1 arku segundo bananduta daudelarik. Biak izar ia erabat berdinak dira, ustez sekuentzia nagusiko izar zuriak, Am motakoak; mk lerro metalikodun izarrak direla adierazten du. Izarretako bakoitza gure eguzkia baino 23 aldiz argitsuagoa da gure eguzkiarena baino bi aldiz masa handiagoarekin.
11 arku segundora, Acubens B 12 magnitudeko izar bat bezala ikus daiteke. Era berean, berari buruz bere duplizitatea izan ezik beste ezertxo ere ezagutzen ez den sistema bitar bat da. Acubens Bren bi osagaiak berdinak badira, bi nano gorri ahul izan daitezke. Acubens A eta Acubens B elkarrengandik gutxienez 600 unitate astronomikoko distantziara daude.