Adelaide Cabete
Portugalgo ginekologo feminista eta errepublikanoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Adelaide Jesus Damas Brazão Cabete (Alcáçova, Elvas, 1867ko urtarrilaren 25a - Lisboa, 1935eko irailaren 14a), Adelaide Cabete izenez ezagunagoa, XX. mendeko lider feminista portugaldar garrantzitsuenetariko bat izan zen. Portugalgo errepublikanismoaren aldekoa izateaz gain, mediku obstetra, ginekologoa, irakaslea, framasona, publizista, ongilea, bakezalea, abolizionista, animalien defendatzailea eta humanista ere izan zen.[1]
Adelaide Cabete | |||
---|---|---|---|
1914 - 1935 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Alcáçova (en) , 1867ko urtarrilaren 25a | ||
Herrialdea | Portugal Portugalgo Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||
Heriotza | Lisboa, 1935eko irailaren 14a (68 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ginekologoa, obstetra, editorea eta sufragista |
Adelaide Cabete aitzindaria izan zen emakumeen eskubideen aldarrikatze mugimenduan, eta hogei urte baino gehiago eman zituen Conselho Nacional das Mulheres Portuguesas (Portugalgo Emakumeen Kontseilu Nazionala) erakundearen buru. Emakumeentzat erditu aurreko hilabeteko atsedenerako eskubidea aldarrikatu zuen (amatasun-lizentzia), eta 1912an, halaber, publikoki aldarrikatu zuen emakumeen boto-eskubidea, 1933ra arte Portugalen onartuko ez zena. Bera izan zen Luandan, Angolako hiriburuan, botoa eman zuen lehen emakumea eta bakarra, 1933ko Konstituzio Portugaldarrarekin ezarri zen Hauteskunde-lege berriaz egin ziren lehenengo hauteskundeetan.[2]