Aiaraldea
Arabako kuadrila / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aiaraldea edo Aiarako kuadrilla[1] da Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualdeetako bat, probintziako ipar-mendebaldean eta izen bereko haranean kokatua. Udalerri hauek hartzen ditu: Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo. Guztira 328,12 km² ditu (Arabaren % 10), eta 34.353 biztanle zituen 2020ean (Arabaren % 11).
- Artikulu hau Arabako kuadrillari buruzkoa da; Araba-Bizkaietako ibarra gaitzat duena beste hau da: «Aiaraldea (ibarra)»
Datu azkarrak Administrazioa, Herrialdea ...
Aiaraldea | ||
---|---|---|
Euskal Herria | ||
| ||
Gallarraga mendia. | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Araba | |
Udalerriak | 5 | |
Eskualdeburua | Arespalditza | |
Herri handiena | Laudio | |
Izen ofiziala | ||
Presidentea | Encina Castresana Astarloa (EAJ) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 43°06′N 3°00′W | |
Azalera | 328,12 km² | |
Demografia | ||
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Itxi
Nerbioi ibaiaren arroko herriak biltzen ditu batik bat. Bertakoak dira Laudio (hiriburua) eta Amurrio, biztanleria aldetik herrialdeko bigarren eta hirugarren udalerri arabarrak, hurrenez hurren.