Aitaren Etxea (telesaila)
Euskal Herriko telesaila / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aitaren Etxea Pausokak Euskal Telebistarentzat sortutako euskal telesaila da.[1] 2014 amaieran Euskal Telebistak iragarri zuen Goenkale bukatu egingo zela 22 denboraldi eta gero. Horregatik, fikzioak utziko zuen hutsunea betetzeko hurrengo proiektua Aitaren etxea izan zen.
Aitaren Etxea (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Aitaren Etxea |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 15 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telesail historikoa eta soap opera |
Iraupena | 60 minutu |
Grabazio lekua(k) | Zestoa eta Alde Zaharra (Hondarribia) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jabi Elortegi |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Fernando Velázquez |
Argazki-zuzendaria | Gaizka Bourgeaud |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 2015eko irailaren 30a |
Amaiera-data | 2016ko urtarrilaren 6a |
eitb.eus… | |
- Artikulu hau telesailari buruzkoa da; filma gaitzat duena beste hau da: «Nire aitaren etxea»
2015eko udan egin ziren grabaketak eta irailaren 30ean, asteazkenetan hasi ziren emititzen ETB1en, eta Euskal Herriko hainbat aktore ospetsuk hartu zuten parte telesailean. Jabi Elortegi zen telesail honetako zuzendaria. 2016ko urtarrilaren 6an emititu zen telesaileko azken atala.
Dekoratu naturaletan grabatu zuten oso-osorik: Zestoan, Hondarribiko Alde Zaharreko kaleetan, Legazpiko Lenbur fundazioan, Donostian, Deban, Pasai Donibanen eta Oiartzunen.[2] Gaizka Bourgeaud argazkilaritzaz, Karmele Soler makillajeaz eta Fernando Velázquez musikaz arduratu ziren.
Aurreikuspena 2015eko Donostiako Zinemaldian egin zuten.[3] 2016ko ekainean ERT greziar telebista-katean igorri zuten, euskaraz eta grezierazko azpitituluekin.[4]
Telesailak ez zituen lortu Euskal Telebistako zuzendaritzak espero zituen audientziak eta lehenengo denboraldiarekin bukatu zen. Bere ordez, Eskamak kentzen hasi zen otsailean.