From Wikipedia, the free encyclopedia
Angola Portugesa edo besterik gabe Angola, itsasoz haragoko Portugalen kolonia izan zen, gaur egungo Angola estatuaren lurraldearekin bat egiten duena. Kolonia garaiak lau mende iraun zuen justuki, 1575tik 1975era. Herrialdearen hasierako izena "Mendebaldeko Afrika Portugesa" izan zen, 1951tik aurrera "Angolako itsasoz haragoko probintzia", eta 1972tik aurrera, "Angolako estatua".
Angola Portugesa portugesez: África Ocidental Portuguesa | |||
---|---|---|---|
1575 – 1975 | |||
Kolonia eta Itsasoz haragoko lurraldea Portugaldar inperioko probintzia | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Luanda | ||
Biztanleria | 5.926.000 (1970) | ||
Azalera | 1246700 km² | ||
Historia | |||
Kolonizazioaren hasiera | 1575 | ||
Independentzia gerraren hasiera | 1961 otsailaren 4a | ||
Independentzia | 1975ko azaroaren 11 | ||
Portugaldarrak Kongo ibaiaren lurraldeetan 1483an kokatu ziren. Aurretik lur haietan gutxienez hiru erresuma ezagutu ziren: Kongoko Erresuma, Ndongo Erresuma eta Luandakoa. Kongoko estatua iparraldetik gaur egungo Gabon ibaiaraino heltzen zen; hegoaldetik Kwanzaraino. Diogo Cão izan zen lurralde hauetara heldu zen lehen portugaldarra. 1575an Portugalek Luandan kolonia bat ezarri zuen, esklaboen trafikoa errazteko. Poliki-poliki, XVI. mendean, portugaldarrak kostaldeko lurraldeak hartzen joan ziren, batzutan gerren bitartez, bestetan bertako agintariekin itunak sinatuz. Lurralde horietan Angolako kolonia antolatu zuten.
XX. mendean, independentzia eskaerei Portugalek muzin egin zien. Ondorioz, gerrilarien mugimenduak sortu ziren 1961tik aurrera. Koloniako gerra oso gogorra izan zen eta 1975 arte iraun zuen; urte horretan koloniak bere independentzia lortu zuen.[1][2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.