Anjeles Iztueta Azkue
matematikaria eta politikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Anjeles Iztueta Azkue (Tolosa, Gipuzkoa, 1954ko urriaren 16a) euskal matematikaria, irakasle, eta politikaria da. Eusko Alkartasuneko kidea. Emakunden eta Eustat-en egin du lan, beti ere ikerketa eta estatistika matematikoaren arloan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua ere izan zen Juan Jose Ibarretxe lehendakaria zela (2001-2005).[1]
Anjeles Iztueta Azkue | |||
---|---|---|---|
2001 - 2005 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tolosa, 1954ko urriaren 16a (69 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatistikaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | UNED Euskal Herriko Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea EUSTAT (1982 - 2018) Emakunde (1989 - 1993) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Emakunde Udako Euskal Unibertsitatea Innobasque International Statistical Institute Asmoz Fundazioa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna | ||
Matematika Zientzietan lizentziatura eta gradu-tesina eginak ditu Valladolideko Unibertsitatean. Bertan egin zuen gero doktorego ikastaroen ziklo osoa ere.[2] Estatistikako kontzeptuak eta metodologia ondo menperatzen dituenez hainbat tesitan eta proiektutan aritu izan da alde estatistikoa lantzeko aholkulari estatistiko-matematiko gisa. Egindako ekarpenak batez ere bi alor hauetan izan dira: batetik, estatistika ofizialetako eta ikerketa soziologiko, ekonomiko, osasun eta hizkuntzetarako lagin-diseinu konplexuak, eta bestetik, Benzécri-ren L´Analyse des donnees[3] eskola frantseseko aldagai anitzeko analisi estatistikoak.
Eusko Jaurlaritzan aritu izan zenean Unibertsitate Sistemaren Legea, Euskal curriculuma eta Haur-eskola Partzuergoaren Dekretua onartu ziren, besteak beste.[1]
Matematika euskaraz landu zituzten aitzindarietako bat izan zen Iztueta 1970eko hamarkadan, batez ere estatistika arloan aritu zen bera. EAEko Euskararen Aholku Batzordeko kidea ere izan da hainbat urtetan.[4] Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da (2014-2023), Eusko Ikaskuntzan Arabako lehendakariordea (2016-2023), eta 2021az geroztikUdako Euskal Unibertsitateko Talde Eragileko kidea da.[5][6]
Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da (2014/2023), Arabako lehendakariordea Eusko Ikaskuntzan (2016/2023) eta 2021az geroztik Udako Euskal Unibertsitateko Talde Exekutiboko kidea da.