Antiinflamatorio
Hanturaren aurkako medikamentua, hura galarazten edo arintzen duena. Bi mota daude: esteroideoak (kortisonatik eratorriak) eta ez-esteroideoak (aspirina, ibuprofenoa eta abar) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Antiinflamatorioa edo hantura-kontrakoa[1] inflamazioa edo hantura eta kongestioa gutxitu edo arintzeko balio duen edozein gai edo substantzia da, zuzenean hanturaren arrazoien kontra jardun gabe.[2] Sendagaien kasuan, oro har, agente bitartekarien biosintesia eragozteko edo inhibitzeko mekanismoa erabiltzen dute, batez ere eikosanoideak edo azido arakidonikoaren deribatuak.[3] Motako askotakoak daude baina ezagunenak eta erabilienak antiinflamatorio ez-esteroideak dira.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.