Antzinako ekido arrazen ezaugarri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Antzineko ekido arrazen ezaugarriak, ingelesez: Primitive markings, frantsesez: Marques primitives des équidés, bereziki ilajearen kolorean baina ez bakarrik asto, basasto edo onagroetan agertzen diren ezaugarri edo "markak dira". Zaldiengan antzinako zaldi arrazetan (bereziki antzinako poni arrazetan) agertzen dira ezaugarri hauek[1]. Marka hauek bereziki dun geneak sortzen dituen ilaje kolorekin lotuta agertzen dira[2].
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/be/GrulloFoalCoatStripes.jpg/320px-GrulloFoalCoatStripes.jpg)
Antzineko ezaugarri hauek dira bereziki mando-marra bizkarraldean eta zebra-marrak hanketan zein gorputzaren beste hainbat ataletan. Dun genea daramaten arraza guztiek daukate mando-marra bizkarrean ageri, baina gainontzeko antzineko ezaugarriak aldatzen dira batetik bestera. Arraza zaharreko beste ezaugarriak hauxek dira: Besaburuetan marrak eta ile argiagoak zurda eta buztan ertzetan.