Arabiar zifrak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabiar zifrak —hindu zifrak,[1][2] hindu-arabiar zifrak[2][3] eta indo-arabiar zifrak[4] izenez ere ezagunak— zenbakizko hamar digituak dira (0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9). Antzinako Indiako matematikariek garatu zuten hindu-arabiar zenbaki sistematik eratorriak dira;[5] sistema horretan, digituen sekuentzia bat (adibidez: 975) zenbaki bakartzat irakurtzen da. Tradizioak dio arabiar matematikariek eta persiar musulmanek indiar zifrak hartu zituztela Indian, eta mendebalderagoko arabiarrei pasatu zizkietela.
Europan Vigila izeneko kopista batek X. mendean Albeldako Kronika ezagunean erabili zituen, orduan Iruñeko Erresuman zegoen San Martin Albeldakoaren monasterioan.[6]