Astamakila
From Wikipedia, the free encyclopedia
Astamakila edo garrotea[1] armarik sinpleena da, makila motz bat, normalean zurez baina baita metalez edo plastikoz egina. Armarik zaharrenetariko bat ere bada, izan ere, Kenyako Nataruk aztarnategian garrotez egindako zauriak topatu dituzte, 10.000 urte inguru dituztenak.[2] Normalean esku batez erabiltzen dute baina handiek esku biak behar dituzte eraginkorrak izateko.