Aviron Bayonnais (errugbia)
Baionako errugbi talde profesionala / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aviron Bayonnais (euskaraz: «Baionako arrauna») Lapurdiko errugbi talde profesionala da, egoitza Baionan duena. Top 14 txapelketan parte hartzen du. 1904an sortua, hiru aldiz atera zen Frantziako txapeldun: 1913an, 1934an eta 1943an.
- Artikulu hau Errugbi taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aviron Bayonnais elkartea».
Datu azkarrak Izen osoa, Ezizena(k) ...
Izen osoa | Aviron bayonnais rugby pro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ezizena(k) | Peña Baiona | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hiria | Baiona, Lapurdi Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1904ko irailak 14 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Jean Dauger estadioa (Edukiera: 18.069) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Philippe Tayeb | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Grégory Patat | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Top 14 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | Top 14 8.a / Champions Cuperako sailkatua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.abrugby.fr | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Itxi
Euskal Herriko talde nagusia da, auzokoa duen Biarritz Olympiquerekin batera; biek Iparraldeko euskal errugbiaren derbia jokatu ohi dute, baina, 2013-14ko denboraldiaz geroztik, ez dira egon Biarritz eta Baiona aldi berean Frantziako lehenbiziko mailan. Izan ere, hamalau toki daude bakarrik, eta azken urteetan ligako talderik indartsuenak hiri handietakoak dira.[1]