Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia —gaztelaniazko UPD nahiz UPyD siglez ezagunagoa— (gaztelaniaz: Unión, Progreso y Democracia[5][6][7][8]) 2007. urtean Espainian sortutako eta 2020. urtean desagertutako alderdi politiko bat izanzen. Nagusiki, espainiar nazionalismoan oinarritutako pentsamoldea zuen.[9]
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia Unión, Progreso y Democracia (UPyD) | |
---|---|
Bozeramailea | Gorka Maneiro |
Sorrera | 2007 |
Desegitea | 2020 |
Egoitza nagusia | Madril |
Ideologia politikoa | progresismoa sozial-liberalismoa[1] laizismoa[2] zentralismoa[1] konstituzionalismoa[3] Europako federalismoa Zeharkakotasuna espainiar abertzaletasuna[4] espainiar nazionalismoa |
www.upyd.es |
Alderdiaren bultzatzaileak Aski da! taldearen barnean sortutako Plataforma Pro taldean antolatu ziren, alderdia sortzeko bidean. Bultzatzaile nabarmenen artean euskal herritarrak badaude, hala nola Fernando Savater, Rosa Díez eta Carlos Martínez Gorriarán.
Alderdiaren bultzatzaileen esanetan, alderdia «antinazionalista» zen. Espainiar Estatuko nazionalismo periferikoaren aurkako jarrera argia zuen, batez ere Euskal Herrikoaren eta Kataluniakoaren aurkakoa. Espainian nazio bakarra zegoela aldezten zuen, eta sutsuki haren batasunaren alde egiten zuen. Era berean, Espainiako Konstituzioa erreformatzea eskatzen zuten, Espainian federalismoa simetrikoa izan zedin.