Bavariera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bavariera, austrobavariera izenaz ere ezaguna, Austrian eta Bavarian batez ere hitz egiten den germaniar hizkuntza bat da, zehazki, goi-aleman taldearen barruko aldaera-multzoa. Eztabaida dago hizkuntza beregaina edo alemanaren dialektoa den; hala ere, aleman estandarraren hiztunei ulertzeko zaila egiten zaie inoiz, hiztegi, ahoskera zein gramatika desberdintasunak baititu.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Bavariera, Austrobavariera | |
---|---|
Boarisch | |
Austriarobavarieraren hedapena. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Austria Alemania (Bavaria) Italia (Bolzano-Bozen) |
Hiztunak | 12 milioi |
Ofizialtasuna | Inon ez |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak goi alemaniar hizkuntzak Upper German (en) | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | bar |
Ethnologue | bar |
Glottolog | bava1246 |
Wikipedia | bar |
UNESCO | 1019 |
IETF | bar |
Itxi
Ez du estatus ofizialik inon, eta ez du idaztarau estandarrik ere. Horrela, aleman estandarreren eragina gero eta handiagoa da.