From Wikipedia, the free encyclopedia
Bayer 04 Leverkusen (izen osoa Bayer 04 Leverkusen Fußball GmbH) Alemaniako futbol talde ezagunenetako bat da, UEFA Kopa bat irabazia duena. Leverkusen hiriko taldea da, bertako etxeko partiduak BayArena estadioan jokatzen dituelarik.
Ezizena(k) | Werkself (aspirinak), Vizekusen (beti bigarren) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1904 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | BayArena edukiera: 30.210 lagun inaugurazioa: 1932 (2009an berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Rudi Völler | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Xabi Alonso | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bundesliga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
1903an Wilhelm Hauschildek lantegiko 170 langileren sinadurakzituen eskutitz bat idatzi zion Bayer konpainiari kirol talde bat babes zezan eta 1904ean Turn- und Spielverein Bayer 04 Leverkusen e. V. sortu zen, eta 1907an futbol atala sortu zuen. Ez da talde garrantzitsua izan azken hamarkadetara arte. 1980an Bundesligara igotzea lortu zuen eta ordutik ez da inoiz jeitsi. 1986-87 denboraldian UEFA Kopan parte hartzea lortu zuen eta hurrengo denboraldian txapeldun izan ziren. Alemaniako txapelketetan ez du zorte handirik izan, daukan titulu bakarra 1993ko Kopa da eta Ligan bost aldiz izan da bigarrena, hortik bere ezizenak Vizekusen (bigarren-kusen) edo Neverkusen (inoiz-kusen).
2002an UEFAko Txapeldunen Ligako finalera iritsi ziren baina 2-1 galdu zuten Real Madrilekin Glasgowen. 2010ko hamarkadan Bundesligako postu gorenetan ibili da eta Europako txapelketetako ohikoa bihurtu da.
Gizonezkoen futbol taldeak 1993an Alemaniako Kopa irabazi zuen eta ez zuen Bundesliga inoiz irabazi, ―"Neverkusen" esaten zioten―, 2024. urtera arte, nahiz eta 5 aldiz izan zen bigarrena[1]. Europan UEFA Kopa irabazia du eta 2002an UEFAko Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen.
2022an Xabi Alonso entrenatzaile tolosarra fitxatu zuen. 2023-24 denboraldia bikiana izan zen, Alemaniako Liga eta Kopa irabazi zituen partida bakarra galdu gabe, inoiz Bundesligan gertatu gabea zen hori. UEFA Europa League txapelketako finalera iritsi zenerako 51 partida jarraian zeramatzan galdu gabe, baina finalean Atalanta 3-0 emaitzaz nagusitu zitzaion.
Kolore gorria eta beltza ditu Bayer 04 Leverkusen taldearen ekipamenduak.
|
|
|
|
|
|
2022ko uztailaren 30ean eguneratua.
|
|
Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Bayerrek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2006-07 | UEFA Kopa | Final laurdenak | Bayer Osasuna | 0-3 1-0 | Osasuna Bayer |
2013-14 | Txapeldunen Liga | Multzokako fasea | Bayer Real Sociedad | 2-1 0-1 | Real Sociedad Bayer |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.