Berango
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Berango Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Uribe Kosta eta Bilbo Handia eskualdeen artean kokatua. 8,9 km² ditu eta 2016. urtean 7.116 biztanle zituen.
Berango | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Berango Algortatik ikusia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Uribe-Kosta | ||||||||||
Izen ofiziala | Berango | ||||||||||
Alkatea | Anabel Landa Gaubeka (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48640 | ||||||||||
INE kodea | 48016 | ||||||||||
Herritarra | berangar, berangoztar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°21′54″N 2°59′42″W | ||||||||||
Azalera | 8,9 km² | ||||||||||
Garaiera | 24 metro | ||||||||||
Distantzia | 18 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 7.454 (2023) 107 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 665,73 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 23,79 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 28,7 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 43,79 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80,44 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 9,04 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 9,4 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 35,4 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 17.2 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.berango.net www.berango.net |
Sopelarekin iparraldetik, Urdulizekin ipar-ekialdetik, Erandiorekin hego-ekialdetik eta Getxorekin mendebaldetik egiten du muga.
Eozenoko materialez osatutako ingurua denez, higadurak inguru ireki bat eratu du, non muino garrantzitsuenak Munarrikolanda (256m), Saiherri (197m) eta Agirremendi (154m) diren. Gobela ibaiak herriko atal bat zeharkatzen du eta Abrako Badian itsasoratzen da, Larrañazubi erreka eta berezko hainbat iturri bereganatzen dituela.
Berangoren historia duela 40.000 urte hasi zen, historiaurreko gizakia Plentziako itsasadarretik Bilboko itsasadarrerainoko itsasertz-zerrendan bizi zenean. Sukarrizko lanabesak eta ehorzketa tumuluak aurkitu dira bertan, orain 3.000 edo 4.000 urte gorpuak lurperatzeko erabiliak.
Gure garaia hasi aurretik, Berangoko biztanleak karistiarren leinukoak ziren, eta hauek, Estrabonen hitzetan, lurralde zabal bat hartzen zuten, Deba ibaitik Urduña ibaira eta itsasotik hegoalderantz Arkamu mandilerroraino, gaur egungo Deba, Getxo, Trebiñu eta Miranda udalerriek mugaturik.
Karistiarrak izandako lurraldeetatik asko geroago Bizkaia izenez ezagutuko ziren, 900. urtearen inguruko agirietan jada aipatzen den izena da.
Ertarotik dorretxeak gorde dira, Otxandategi, Uriarte eta Basagoiti, euren antzinatasun eta iraunkortasunagatik nabarmentzen dira (XIII. mendeko lehenengo erdia). Sarrera atearen gainean, harrian zizelkatua, sortetxe honetako oinordeko baten eta Butroeko V. Jaunaren arteko ezkontza irudikatzen duen armarri bat dago, 1370. urte ingurukoa, eta duela hamarkada bat herriaren ikurtzat hartua.
Eliza nagusiaren lehen agiri-argibidea 1416. urtekoa da. Halere, Iturriza urrunago doa, XII. mendean eliztarrek eraiki zutela baieztatuz. Santa Ana baselizari dagokionez, 1627an eraikitzen ari zela egiaztatzen duten agiri batzuk topatu dira.
Baserrien antzinatasuna, lekuko abizenen antzinatasunaren parekoa dena, XV. mendetik dator.
Berangon egondako zortzi irin-errotetatik Pozakoa da aipagarria, bere antzinatasunagatik. Errota hau doña Menciaren eskuetara igaro zen XIV. mendeko lehenengo erdian, haren aitak emana, zeinak bere emazte Iñigo Ortiz de Ibargorenen alabaren bidez eskuratu zuen.
Berangok hurbiletik bizi izan zituen gerraren gorabeherak, bereziki ibargorendarrek eta butroetarrek esku hartutako gudaldiak, XIII., XIV. eta XV. mendeetan.
Denboran zehar Berangon bizi izandako pertsonen zehaztasun fidagarriak 1515. urtetik aurrera ditugu. 1960. urtearen aurreko hazkundea oso geldoa izan zen emigrazioaren ondorioz, esaterako Ameriketara. 60ko eta 70eko hamarkadetan izugarria izan zen industrializazio prozesuagatik. 1980ko hamarkadako krisiak biztanleria hazkundea bortizki geldiarazi zuen. 2005eko urtarrilean 5.925 pertsonako biztanleria erroldatu zen.
Berangok Gernikako Batzar Nagusietan eserlekua izan zuen.
Berangoko biztanleria-kopuruak goranzko joera izan zuen XX. mende osoan, 1980ko hamarkadan salbu. XX. mendearen azken hamarkadan eta XXI. mendearen lehenean izan zuen gorakadarik handiena, 20 urtetan ia % 30 igo baitzen populazioa.
Berangoko biztanleria |
---|
2007ko udal hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleak gehiengo osoz irabazi zuen, hamahiru zinegotzitik zazpi eskuratu baitzituen. Alderdi Popularrak bi zinegotzi eskuratu zituen, Euskadiko Alderdi Sozialistak beste bi, Ezker Batua - Berdeak bat (Aralar alderdiarekin koalizioan aurkeztu zen orduan) eta Eusko Alkartasuna beste bat.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan ezker abertzalearen Bildu koalizioa indar handiz agertu zen eta lau zinegotzi eskuratu zituen. EAJk bi galdu zituen, PPk eta PSE-EEk bana eta EAk bere zinegotzi bakarra. Azken alderdi hori Bildu barruan integratuta aurkeztu zen.
2015eko udal hauteskundeetan EAJk eta Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk zinegotzi kopurua mantendu zuten, nahiz eta botoetan bigarrenak galera txiki bat izan. PPk botoen erdia eta zinegotzi bat galdu zuen, PSE-EEk bere zinegotzia mantendu zuen eta Irabazik (Ezker Batua - Berdeak koalizioaren ondorengoak) ez zuen zinegotzirik lortu. Hauteskunde horietako aldaketa nagusiena Denok Batera herri paltaformaren agerpena izan zen: botoen % 14 eta bi zinegotzi eskuratu zituen. Emaitza horien ondorioz, EAJ alderdiko Anabel Landa hautatu zuten alkate.
Berangoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 13 |
5 / 13 |
|||
Euskal Herria Bildu* | 4 / 13 |
4 / 13 |
|||
Denok Batera | 2 / 13 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 1 / 13 |
1 / 13 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 1 / 13 |
2 / 13 |
|||
Irabazi (2015) / Ezker Batua - Berdeak (EB-B) (2011) | 0 / 13 |
1 / 13 |
|||
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa. | |||||
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Bilbotik Barrika-Plentziara doan errepidean dago Berango. EuskoTrenek udalerria Bilborekin eta Mungiarekin lotzen duten zerbitzuak ditu, gehien erabilitako zerbitzua Bilbo-Plentzia Metroa da.
Bilboko metroaren 1. lineak Berango zeharkatzen du, eta udalerrian Berango izeneko geltokia du.
Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:
Euskal hiztunen gaur egungo ehunekoa Euskal Herriko batez bestekotik gertu dago, %30. Herriko berezko euskalkia[6] mendebaleko euskararen edo bizkaieraren aldaera da, sartaldekoa. Berangon[7] bertso-eskola bat dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.