Burtsitis
Giltzaduretako poltsa seriko baten hantura (traumatikoa, erreumatikoa edo infekziosoa izan daiteke) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Burtsitisa[1][2] muskulu, hezur eta zurden artean dagoen likidozko poltsaren (bursa) hantura da. Burtsitis kasuak ukondo, eskumutur, aldaka, belaun eta orkatila aldean ematen dira. Lesio hori pairatzen dutenek min intentsoa jasaten dute, askotan, bat-batean agertzen dena. Kasurik ohikoenak belauneko eta olekranoneko (ukondoko) burtsitisa dira.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Burtsitis | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | artropatia, synovial, tendon or bursa disorder (en) , hantura eritasuna |
Espezialitatea | Errehabilitazioa Ortopedia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Ibuprofeno, indomethacin (en) eta Naproxeno |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | M71.9 |
GNS-9 | 727.3 |
DiseasesDB | 31623 |
MedlinePlus | 000419 |
eMedicine | 000419 |
MeSH | D002062 |
Disease Ontology ID | DOID:2965 |
Itxi
Burtsitisa pairatzen duten gizabanakoen artean, ohikoa [3]da kirolariak edo egunerokotasunean ahalegin eta ariketa fisiko gogorrak egiten dituztenak aurkitzea, azken finean, burtsitisaren kausa nagusia, oro har, kaltetutako giltzaduraren gehiegizko erabilera edo erabilera desegokia baita.