Chichén Itzá
From Wikipedia, the free encyclopedia
Chichén Itzá Yucatán penintsulako gune arkeologikorik garrantzitsuenetako bat da, Mexikon, Tinum udalerrian kokatua, Yucatán estatuan. Maia zibilizazioaren hondar garrantzitsu eta ospetsua, bertan mantentzen diren eraikinik nagusiak zibilizazio maia gainbehera zihoan garaikoak dira, arkeologoek Aro Postklasikoa izenaz ezagutzen dutena.
Chichén Itzá | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Yucatán |
Koordenatuak | 20°40′59″N 88°34′07″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 455 |
Suntsipena | 1178 |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii) eta (iii) |
Erreferentzia | 483 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Latinoamerika eta Karibea |
Izen-ematea | 1989 (XIII. bilkura) |
Gaur egun aztarnategiko arkitektura masiboa enblematikoak eragin tolteka argi bat du. Tokia presiditzen duen jainkoa bera, Kukulkan alegia, nolabait esateagatik, Quetzalcoatlen berraragitze bat da, panteoi toltekatik irten zen jainkoa. Behin hori esan ondoren, Chichén Itzá hiri edo zentro zeremonial bat izan zela kontuan hartu behar da, berau okupatu eta bere fundaziotik bultzatu zuten herrien eragin eta eraikuntza hainbat arotatik pasa zena.
Chichén Itzáko gune arkeologikoa UNESCOk Gizateriaren Ondare zerrendan gehitu zuen 1988an. 2007ko uztailaren 7an Munduko Zazpi Mirari Berrietarako aukeratua izan zen, UNESCOren babesik ez zuen ekimen pribatu baten ondorioz, baina munduan zehar bozkatu zuten milioika pertsonak babestua.