Cristina Cuesta
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cristina Cuesta Gorostidi (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko martxoaren 13a) kriminologo eta ekintzaile bat da, Euskal Herrian bakearen alde, ETAren aurka eta terrorismoaren biktimen aldeko elkarteak sustatu eta zuzentzeagatik ezaguna.[1] Enrique Cuestaren aita, Telefonica enpresak Gipuzkoan zuen ordezkaria, Komando Autonomo Antikapitalistek erail zuten 1982. urtean.[2] Geroztik Gesto por la Paz, Denon Artean, Aski da!, Ermuko Foroa eta COVITE erakundeetako ordezkari nabarmena izan da. 2000. urtean Euskal Herritik joan zen; bere esanetan, atentatu baten beldurrez bizkartzain bat jarri zioten egunaren biharamunean.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Cristina Cuesta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1962ko martxoaren 13a (62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kriminologoa eta ekintzailea |
Itxi