Dena da ETA
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dena da ETA politika arloan erabiltzen den esaera[1] bat da. Printzipio honen arabera ETAko kide edo haren kolaboratzaile dira mailaren batean ETAren ideiekin, edo horietako batzuekin, bat datozen edozein talde edo pertsona, nahiz eta pertsona edo talde horiek beren helburu politikoetarako inoiz armarik erabili izan ez. Dena da ETA ideia batez ere XXI. mendearen hasieratik izan da garrantzitsua, batez ere PPk kontrolatutako Espainiako gobernuak izan direnean eta besteak beste ENAMen aurka erabilia.[2][3][4][5][6][7][8][9] Ideia honek ondorio nabariak izan ditu Euskal Herriko politikagintzan.
Dena da ETA kontzeptuaren garapenean PP eta maila txikiago batean PSOE alderdiak daude. Era berean, terrorismoaren aurkako erakunde batzuek, Terrorismoaren Biktimen Elkartea (Asociación de Víctimas del Terrorismo) adibidez, edo Covite ideia horren alde egiten dute.[10] Espainiako Gobernuak Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalen bidez printzipio politiko-judizial hori babestu du.
Dena da ETAren azken gertakari aipagarriena 2016koa da.[11] 2016ko azaroan, zazpi gazte kartzelatu zituzten Altsasuko ferietan bi guardia zibilekin egondako liskarren ondorioz. Carmen Lamela epailearen iritziz gazteek ETArekin harremana zuen ekintza terrorista bat burutu zuten .[12][13][14]