From Wikipedia, the free encyclopedia
Egeria ("makal beltzekoa"), erromatar mitologian, Kamenetako bat zen, iturri eta erditzeen jainkotasun edo ninfetako bat. Numa Ponpilioren emazte eta aholkularia izan zen[1].
Egeriaren gurtza Dianarenarekin lotuta zegoen, bai Aricciako Nemiko baso sakratuan egiten zen gurtzan eta, gerora, Erroma inguruko Porta Capenatik kanpoko basoan[2]; bi jainkosak, era berean, ezaugarri miresgarri, erlijioso edo sendagarria zuten urekin lotuta daude.
Numa Ponpilio hil zenean, bere etengabeko malkoengatik Dianak Egeria iturri bihurtu zuen.
Elezaharrak dio Egeria ninfa Numa Ponpilio Erromako bigarren errege mitikoaren emaztea zela eta gaueko hitzorduetan, ninfak errege sabinarrari egozten zaizkion erreforma erlijiosoak diktatzen zizkiola[1]. Gaueko topaketak Erromako baso sakratu batean zegoen iturri baten ondoan egiten zituzten, Zelio muinoaren oinean, Capena atetik gertu[3].
Egeriari haurdun zeuden emakumeek eskatzen zioten laguntza, eta litekeena da Egeria Junonen epitetoa izatea, jaiotzetan buru zena.
Ovidioren arabera, Numa Ponpilio hil zenean, Egeria, kontsolagaitz, Aricciako basoan babestu zen, eta Dianak iturri bihurtu zuen, zeinaren gurtza eten baitzuen bere aieneenekin[4].
Laktantzioren arabera, Numa Ponpiliok basoko haitzulo batean, lekukorik gabe, erretiratzeko ohitura zuen errito haiek jainkosaren aholkuz bere herriri ematen zizikiola esan ahal izateko. Ninfarekin elkarrizketak izateak erlijioaren autoritatea ematen zien bere egitasmoei[3]. Vestaren birjinak egunero joaten ziren Egeriaren iturritik behar zuten ura ateratzera.
Varron aipatzen duen Agustin Hiponakoaren arabera, Numa Ponpilio erregea hidromantzian aritzen zen, eta horrela hitz egiten zuen demonioekin[5].
Hedaduraz, antonomasiaz zehazkiago, "egeria" hitzak pentsamendu politiko edo kulturaleko mugimendu baten inspiratzaile gisa aukeratutako emakume bat adierazten du ("musa" hitzaren sinonimoa, beraz).
Egeria hitza neologismo gisa erabiltzen da hainbat hizkuntzetan, hala nola, frantsesez[6] eta gazteleraz[7] pertsona baten aholkularia edo zuzendaria izendatuz, pertsona hori modu isilean edo ez oso nabarmenean bultzatzen duenean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.