Emilia Pardo Bazán
From Wikipedia, the free encyclopedia
Emilia Pardo Bazán (Coruña, 1851ko irailaren 16a - Madril, 1921eko maiatzaren 12a) idazle, saiogile eta kazetari galiziarra izan zen. Familia noble batean jaio zen.
Emilia Pardo Bazán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Emilia Antonia Socorro Josefa Amalia Vicenta Eufemia Pardo Bazán y de la Rúa-Figueroa |
Jaiotza | Coruña, 1851ko irailaren 16a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Madril, 1921eko maiatzaren 12a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Church of La Concepción (en) Sacramental de San Lorenzo y San José cemetery (en) |
Familia | |
Aita | José Pardo Bazán |
Ezkontidea(k) | José Quiroga y Pérez de Deza (en) (1868ko uztailaren 10a - 1912ko azaroaren 12a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa alemana frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | saiakeragilea, literatura-kritikaria, eleberrigilea, kazetaria, salonnièrea, idazlea, poeta, editorea eta gastronomist (en) |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Real Academia Galega |
Mugimendua | errealismoa |
Genero artistikoa | eleberria kontakizun laburra |
Naturalismo eta Errealismoaren mugimenduaren kidea izan zen. Egile erabat emankorra izan zen, kontuan hartuta 41 eleberri, 580 ipuin baino gehiago, ehundaka saio eta 7 drama eta 2 sukalde-liburu idatzi zituela, Los pazos de Ulloa lana guztien artean nabarmenetarikoa izanda. Feminismoaren inguruko bere planteamenduak plazaratu zituen, bere garaian oso jarrera aurrerakoia azalduz. Azpimarratu behar da Galiziako bi figura nagusietakoak emakumeak izatea ere bai, Rosalía de Castro eta bera hain zuzen ere.
Bere ekimen eta beste batzuenari esker, Real Academia Galega fundatu zuten 1906an, galiziera arautzeko eta bultzatzeko asmoaz. Hala ere, bere lan guztiak gaztelaniaz egin zituen.[1]
Emakumeen hezkuntza-eskubideen sustatzailea izan zen.[2]
« | "Ezin zaio, hertsiki, emakumearen egungo hezkuntzari heziketa deitu, otzantze baizik, zeren obedientzia, pasibotasuna eta menekotasuna proposatzen baitira azken finean".[3] | » |