Enarak (zarzuela)
zarzuela / From Wikipedia, the free encyclopedia
Enarak[1] (gaztelaniaz: Las golondrinas) Hiru ekitaldiko zarzuela baten izenburua da, María Lejárragaren libretoarekin (Gregorio Martínez Sierra senarraren izengoitiarekin idatzia),[2] eta José María Usandizaga maisuaren musikarekin. 1914ko otsailaren 5ean estreinatu zen Madrilgo Circo Price Antzokian, eta konpositorearen eta Martínez Sierratarren senar-emazteen arrakasta handienetako bat izan zen.[3][4]
Datu azkarrak Enarak (zarzuela), Jatorria ...
Enarak (zarzuela) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | XX. mendea |
Estreinaldi-data | 1914ko otsailaren 5a |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zarzuela eta opera |
Hizkuntza | gaztelania |
Libretista | Gregorio Martínez Sierra eta María Martínez Sierra |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jose Maria Usanditzaga |
Itxi
Hil ondoren, Ramon Usanditzaga egilearen anaiak opera bilakatu zuen, 1929an Bartzelonako El Liceun estreinatu zutena.