From Wikipedia, the free encyclopedia
Ultraeskuina, mutur eskuina edo eskuin muturra politikan eskuineko ideologiaren ideiak muturrera eramaten dituen korronte politikoa da. Moralari dagokionez, oso kontserbadorea da, eta herri baten izaera tradizionalaren sustatze sutsua aldarrikatzen du. XX. mendearen amaieratik, gainera, munduko herrialde aberatsenetan immigrazioa areagotzean, herrialde horietako eskuin muturreko talde politikoek beste herrialdeetatiko etorkinen aurka egin dute. Ultraeskuin izena, alderdi politiko batzuk definitzearren politikan erabilitako izen gutxiesgarria da. Mugimendu edo alderdi politiko horiek diskurtso ultranazionalista, xenofoboa eta autoritarioa dute, baita identitate nazionalaren defentsa sutsua, joera populista, eta askatasun demokratikoen eta instituzioen mantentzearen kontrako jarrera ere.[1] Alabaina, alderdi politiko horiek demokratikotzat dute beren burua, eta beren hautesleek ez dituzte antidemokratikotzat edota erreakzionariotzat jotzen, nahiz eta beren buruzagietako askok, faxismoaren miresleak izateaz gainera, maiz jokabide agresibo edo baztertzailea duten.[2][3] Gobernu ultraeskuina dagoela jotzen da, baldin politika arrazista nahiz xenofoboak edo kultura edo erlijio batzuen kontrako adierazpenak egiten edo onartzen baditu.[4]
Haren jatorri ideologikoa pentsamendu kontrairaultzailean aurki daiteke, De Maistre XIX. mendean eta Erdi Aroa eredutzat hartuz, 1789 urtea haustura une gisan. Zehazki, politikoki inboluzionismoan kokatzen zen. Hala ere, ultraeskuina edo muturreko eskuina termino berri samarra da. Historikoki, Frantziar iraultzaren ondoren Frantziako parlamentuan parlamentarioak esertzen ziren tokiaren araberan du sorrera. Garaiko monarkikoak eta kontserbadoreak eskuinean esertzen ziren eta liberalak, ezkerraldean.[5] Mutur eskuina mutur ezkerrari kontrajartzen zaio, eta neurri batean ezkerraren praktika iraultzailearen mugimendu antagonikoa da. Testuinguru horretan, mutur eskuineko mugimendu kontrairaultzaileak sortu ziren, batez ere Frantzia eta Italian. XX. mendearen lehen zatian, faxismoa eta nazismoa Europako historiako gertaera tragikoetan parte hartu zuen, baina azkenean garaituak izan ziren. Mugimendu hauen ideiak jarraitasuna izan dute historian zehar, adibidez Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata (NPD), 1964an sortua, edo Falange Española, José Antonio Primo de Riverak 1933an sortua, azken hau Mussoloni, italiar faxismoaren ideietan oinarrituz.
Askoren iritziz, ultraeskuineko edo eskuin muturreko alderdi politiko zaharrak ideologikoki faxismoarekin lotuta egon dira, [6] mito eta sinboloen bidez, faxismoaren programari jarraituz. Demokraziaren deslegitimazioaren aldeko lana darabilte, antisistema oposizio baten bidez.[7]
Haien artean talde neonaziak edota nazi ideologian oinarritzen diren alderdiak sartzen dira. Nazi alemanezko Nationalsozialistische hitzaren laburdura da eta "nazionalsozialista" esan nahi du.[8]
Gaur egun mugimendu horiek berpizten ari direla ikusten ari da, 2011ko krisi ekonomikoarekin areagotuz eta herritarrek etorkizunean ikusten duten segurtasunezagatik.[9] Europan euroeszeptiko, antiglobalizazio eta immigrazioaren kontrako alderdi politiko asko agertu dira, era nazionalista batean eta batzuetan xenofobia eta arrazismo sentimenduarekin.[10] Europan indar handia dute Holanda,[11] Austria[12], Italian,[13] Frantzia, Erresuma Batua,[14] Suedia,[15] Finlandia,[16] Belgika[17] eta Alemania bezalako herrietan ere. Hala ere, Europan XX. mende hasierako gertakizunen oroitzapenengatik ardura handiak sortarazten dituzte.[18]
Espainian talde minoritarioak, oso zatituak eta buruzagi gabekoak dira. Horregatik udal hauteskundeak erabiltzen dituzte arreta deitzeko, nahizta leku txiki batetan izan. Azken urteotan igoera txiki-txikia eduki dute. 2007ko udal hauteskundeetan 47.000 boto lortuz eta 2011n 100.000, botoen % 1 baino gutxiago izanik, bere homologo europarretik oso urrun egonik. Horrela, Espaina Europako salbuespena da, ez baitute ordezkaritza ez parlamentu nazionaletan, ez autonomikoetan. Salbuespen gutxi batzuk izanik, udal txiki batzuetan besterik ez.[19]
Taula honetan mutur eskuinekotzat jotako Europako alderdi politikoen bilakaera elektorala ikusten da, antiinmigrazio, populista eta nazionalista ezaugarriak dituzten alderdiak agertzen dira, nahiz eta alderdi batzuk ideologia horien kontra daude puntu batzuetan.
Herrialdea | Alderdia | Herrialdeko parlamentuan |
Botoen ehunekoa |
Aurreko hauteskundearekiko bilakaera |
Europarlamentarioak, herrialdearen guztizkoan |
Alemania | NPD | 0 / 622 | % 1,5 | % -0,1 | 0 / 96 |
Austria | FPÖ | 34 / 183 | % 17,5 | % +6,5 | 2 / 19 |
BZÖ | 21 / 183 | % 10,7 | % +6,6 | 1 / 19 | |
Belgika | Vlaams Belang (VB) | 12 / 150 | % 7,7 | % -4,3 | 2 / 22 |
Front National (Belgika) (FN) | 0 / 150 | % 0,5 | % -1,5 | 0 / 22 | |
Bulgaria | ATAKA | 21 / 240 | % 9,4 | % +1,3 | 2 / 17 |
Danimarka | DF | 25 / 179 | % 13,9 | % +0,6 | 1 / 13 |
Erresuma Batua | United Kingdom Independence Party (UKIP) | 0 / 650 | % 3,1 | % +0,9 | 12 / 73 |
British National Party (BNP) | 0 / 650 | % 1,9 | % +1,2 | 2 / 72 | |
Errusia | LDPR | 56 / 450 | % 12,5 | % +2,7 | - |
Eslovakia | SNS | 0 / 150 | % 4,55 | % + 0,9 | 1 / 13 |
Espainia | Plataforma per Catalunya (PxC) | 0 / 350 | % 0,25 | ||
52/ 350 | % +0,25 | 4 / 59 | |||
Finlandia | PS | 39 / 200 | % 19,0 | % +14,9 | 1 / 13 |
Frantzia | Front National | 0 / 577 | % 4,3 | % -7,0 | 3 / 72 |
Mouvement pour la France | 2 / 577 | % 1,2 | % +0,4 | 1 / 72 | |
Grezia | Urrezko Egunsentia | 21 / 300 | % 6,97 | % +6,70 | 0 / 22 |
LAOS | 0 / 300 | % 2,90 | % -2,73 | 2 / 22 | |
Herbehereak | PVV | 24 / 150 | % 15,5 | % +9,6 | 5 / 26 |
Hungaria | JOBBIK | 47 / 386 | % 16,7 | % +14,5 | 3 / 22 |
Italia | Lega del Nord (LN) | 60 / 630 | % 8,3 | % +3,7 | 9 / 72 |
La Destra-Movimento Sociale Fiamma Tricolore | 0 / 630 | % 2,4 | % +1,8 | 0 / 72 | |
Kroazia | HSP | 1 / 151 | % 2,80 | % +2,80 | - |
Norvegia | FrP | 41 / 169 | % 22,9 | % +0,8 | - |
Polonia | LPR | 0 / 460 | % 1,3 | % -6,7 | 0 / 50 |
Portugal | PNR | 0 / 230 | % 0,30 | % +0,15 | 0 / 22 |
Errumania | PRM | 0 / 334 | % 3,2 | % -9,8 | 3 / 33 |
Serbia | SRS | 78 / 250 | % 29,5 | % +0,9 | - |
Suedia | SD | 20 / 349 | % 5,7 | % +2,8 | 0 / 18 |
Suitza | SVP | 62 / 200 | % 29,0 | % +2,4 | - |
Zipre | ELAM | 0 / 56 | % 1,08 | % +1,08 | 0 / 6 |
Europako Parlamentuan alderdi horiek beren artean biltzen dira, bai eta ezaugarri berak (euroeszeptizismoa, nazionalismoa eta kontserbadurismoa) dituzten alderdiekin ere, hala nola Union for Europe of the Nations (1999-2009), Europe of Democracies and Diversities (1999-2004), Independence/Democracy (2004-2009), Identity, Tradition, Sovereignty (2007) edo Europe of Freedom and Democracy (2009tik) alderdiekin. Gainera, europar alderdi politikotzat Euronat eta Alliance of European National Movements multzoan sartzen dira.
Ultraeskuin edo mutur eskuin terminoa aditu askok erabili dute era kontraesankor batean, konfigurazio ideologiko desberdinengatik. Ez dago adostasunik ultraeskuineko talde edota mugimendu guztiak definitzeko, bereziki historian zehar gertaturiko aldaketa ideologikoak kontuan hartuta. Horrela, Rodríguez Araujo maisu mexikarraren ustez, eskuin termino bera ere historian zehar tradizio eta gizarte motaren eta boterearen arabera aldatu den kontzeptua da. Gaur egun eskuintzat dugun jarrerak ezkertiarrak izan ziren aurreko garai batean.[20] Horrez gain, kritikarien ustez, ultraeskuina hitz debaluatua da, oposizioko alderdiek, bereziki ezker muturrekoek eta komunistek, berekin ados ez dagoen edozein alderdi edo ideologiari ultraeskuintzat edo faxistatzat jotzeko edo kritikatzeko joera dute, askotan mugimendu guztiz demokratikoak izanik ere.
Ondorioz, berretsi dezakegu ultraeskuineko talde guztiek ez dituztela ideal edo xede berdinak, baina gehienek munduarekiko ikuspegi kospiratibo eta ultranazionalista dute, demokraziaren inperfekzioaren kontrako boto protesta erakarriz. Hurrengo ezaugarriak izaten dituzte:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.