Etxekoak (telesaila)
Euskal Herriko telesaila / From Wikipedia, the free encyclopedia
Etxekoak Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzitako umorezko telesaila da. ETB 1en emititu zen euskaraz. Jabi Elortegik zuzentzen du saioa, eta gidoilariak Xabier Zabaleta eta Kepa Errasti dira. Halaber, telesaileko abesti nagusia Iker Laurobak egin du.[1]
Etxekoak (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Etxekoak |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 8 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia |
Iraupena | 50 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jabi Elortegi |
Gidoigilea(k) | Kepa Errasti Xabi Zabaleta |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Iker Lauroba |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 2020ko apirilaren 8a |
Argumentu nagusia | COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia eta Berrogeialdia |
Koronabirusaren pandemia iritsi zenean grabatu eta emititu zuten. Saioa egiteko, langile guztiak beraien etxeetatik aritu ziren konfinamenduan.
Euskal Telebistak lau atal erosi zituen eta lehenengo atala 2020ko apirilaren 8an estreinatu zen. Formatuak izandako datu onargarriak ikusita, beste lau atalekin luzatu zuten denboraldia (guztira 8 beraz). Lehenengo denboraldia asteazkenetan eman zuten, 22:30ean. Sasoi honetako azken lau atalek datu eskasak izan zituzten eta ondorioz bataz bestekoa %1,5ean geratu zen.
Hala ere fikzioak bigarren denboraldia izan zuen. Honi Etxekoak udan izena jarri zioten eta beste 8 atalek osatu zuten. Hau igandetan eman zuten 22:30ean. 2020ko uztailaren 19an estreinatu zen eta 2020ko irailaren 6an bukatu. Sasoi honek aurrekoak baino audientzia datu hobeak lortu zituen arren, ez zen Euskal Telebistaren aurreko telesailen mailara iritsi.