Flabedo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Flabedoa, elikadura gaietan, zitrikoen azaleko zati bat da. Zitriko batek bi parte ditu jatunarentzat: mamia eta azala; eta honek, berriz, bi geruza: barruko zuria (albedoa) eta kanpokoa (flabedoa; hori, berde edo gorrixka dena). Flabedoan biltzen dira aroma-olioen guruinak, olio esentzialak dituztenak.[1][2][3]
Fruta jaten dugunean albedoa baztertu egiten dugu, mikatz edo mingotsa delako. Bestetik, pektina gehien daukan partea denez, konfitura eta marmeladak loditzeko beharrezkoa izaten da.[1]