Genji Monogatari
From Wikipedia, the free encyclopedia
Genji Monogatari (japonieraz: 源氏物語, euskaraz: «Genjiren istorioa»?) japonierazko literaturaren obra nagusietako bat da, XI. mendean idatzia, Heian aroaren urte gorenetan, eta Murasaki Shikibu emakume idazlearen lantzat hartzen dena.[1] Garrantzizkotzat jotzen da obra hau, munduan idatzitako lehen eleberritzat (edo lehen eleberri modernotzat) jotzen baita, eta, aldi berean, lehen eleberri psikologikotzat edo klasikotzat, nahiz alderdi hori auzitan dagoen oraindik ere (ikus, beherago, Balio literarioa).
Genji Monogatari | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Murasaki Shikibu |
Sorrera-urtea | 1010(e)ko hamarkada |
Izenburua | 源氏物語 |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Honen izena darama | Hikaru Genji (en) |
Kultura | Kokufū Bunka (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | tsukuri monogatari (en) eta Monogataria |
Hizkuntza | Japoniera klasikoa |
Zatiak | 54 eta 60 |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | Heian literature (en) |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | mono no aware (en) |
Genji Monogatari lanaren egindako lehen ingeles itzulpen partziala Suematsu Kenchō japoniar intelektualak egin zuen.[2] Eleberri osoaren itzulpen librea, kapitulu bat kenduta, Arthur Waleyk egin zuen,[3] eta Edward Seidenstickerrek osatu zuen, azkenik, ingeleserako lehen itzulpen osoa, Waleyren itzulpenean erabilitako metodoa baino literalagoa erabiliz.[4] Ingeleserako azken itzulpena, Royall Tylerrek 2001ean egina, jatorrizko testuarekiko leialtasun handiagoz egina izan zen.[5] Marutei Tsurunen Japoniako Kokkai edo dietako kideak finlandierara itzuli zituen eleberriaren zenbait zati.[6] Euskaraz ez dago itzulpenik.[7]