From Wikipedia, the free encyclopedia
Gustavo Maeztu Whitney[1] (Gasteiz, 1887ko otsailaren 11 – Lizarra, 1947ko otsailaren 9a) margolari kostunbrista izan zen.[2] Ramiroren eta Mariaren anaia izan zen.
Gustavo Maeztu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gustavo de Maeztu y Whitney |
Jaiotza | Gasteiz, 1887ko otsailaren 11 |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Lizarra, 1947ko otsailaren 9a (59 urte) (59 urte) |
Familia | |
Aita | Manuel de Maeztu Rodríguez |
Ama | Juana Whitney |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta idazlea |
Mugimendua | kostunbrismoa |
Gurasoak Manuel de Maeztu Rodriguez eta Juana Whitney zituen, kubatar jatorriko ingeniaria bata eta diplomazialari ingeles baten alaba bestea.
Antonio Lekuona eta Manuel Losada maisuekin hasi ondoren, Parisen egin zituen bere ikasketak. Madrilgo Arte Ederretako Erakusketetan parte hartu zuen 1912, 1915, 1924, 1926 eta 1936. urteetan. Bakarkako erakusketak ere egin zituen Bartzelonan, Donostian, Madrilen, Bilbon, Zaragozan, Parisen eta Londresen. Jaioterrira itzuli eta El Coitao astekaria sortu zuen.
Kritikarien arabera, Maezturen litografiak hobeak dira koadroak baino. Bere lan nagusiak: Zumalacárregui, Costa vasca, El moruno, Retrato de mi hermana María, El ciego de Catalañazor, Pescadores koadroak, eta Cacería vasca en los alrededores del Castillo Butrón eta Apunte marino litografiak. El imperio del gato azul obra eman zuen argitara 1911. urtean.
1936an Ramiro bere anaia fusilatua izan ondoren, Lizarrara joan zen. Bertan bere izena daraman Guztavo Maeztu Museoa sortu zuten[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.