Hansa Mehta
Indiako politikari eta aktibista / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hansa Jivrajen Mehta (Surat, India, 1897ko uztailaren 3a ā Mumbai, 1995eko apirilaren 4a) Indiako politikari eta ekintzaile feminista izan zen.[1][2][3] Gizarte-langilea, hezitzailea, idazlea eta erreformatzailea izan zen. Bere herrialdearen independentziaren alde borrokatu zuen, 1947an lortua, eta Batzar Konstituziogileko kide izan zen, non emakumeen arteko berdintasunaren eta justiziaren alde egin zuen, 1949an onartutako Indiako Konstituzioa idazten lagunduz. Eleanor Rooseveltekin batera, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean hizkuntza inklusiboa txertatzeko ekimen-bultzatzailetzat hartzen da, 1. artikuluan "Gizon guztiak aske eta berdin jaiotzen dira" esaldia "Gizaki guztiak aske eta berdin jaiotzen dira" esaldiarekin ordezkatzea lortuz.[4]
Hansa Mehta | |||||
---|---|---|---|---|---|
1947ko urtarrilaren 24a -
1946ko uztailaren 6a - 1950eko urtarrilaren 24a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Surat, 1897ko uztailaren 3a | ||||
Herrialdea | Britainiar Raj 1947ko abuztuaren 14a) Indiako Agindupeko Lurra (1947ko abuztuaren 15a - 1950eko urtarrilaren 26a) India (1950eko urtarrilaren 26a - | ||||
Heriotza | Mumbai, 1995eko apirilaren 4a (97 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Manubhai Mehta | ||||
Ezkontidea(k) | Jivraj Narayan Mehta (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gujaratera ingelesa hindia | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | akademikoa, aktibista, politikaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, haur literatura idazlea eta itzultzailea | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | National Flag Presentation Committee (en) |