Institución Libre de Enseñanza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Institución Libre de Enseñanza (euskaraz: «Irakaskuntza Erakunde Askea») edo ILE Espainian 1876tik 1936ra garatu zen proiektu pedagogiko aurrerakoia izan zen. Erakunde honek eragin handia izan zuen Espainiako pentsamendu moderno eta berritzailean. Proiektuaren ideologia Karl Christian Friedrich Krause filosofiaren ideietan oinarritzen zen, hau da, joera krausista zuen. Krausismo Madrilgo Unibertsitatean irakasle zen Julián Sanz del Río zabaldu zuen Espainian. 1936ko militarren estatu kolpeak, indarrez, ia mende erdiko esperientziari amaiera eman zion.[1]
Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...
Institución Libre de Enseñanza | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | ILE |
Mota | hezkuntza-erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1876ko urriaren 29a |
Sortzailea | |
Desagerpena | 1939 |
Itxi