Iruña-Veleia
Burdin Aroko eta erromatartze garaiko herri eta aztarnak, Trasponte aldamenean, Araba / From Wikipedia, the free encyclopedia
Iruña-Veleia Arabako Iruña Oka udalerrian kokatutako aztarnategi historikoa da, lurralde historikoan dagoen garrantzitsuena, Erromatar Inperioaren garaikoa. Zadorra ibaiak sortzen duen bihurgune baten erdiko muinoan kokatzen da, ingurunearen baliabide topografikoak baliatuz, Arkitz ezproi gainean[1], Arkitz deituriko herrixka indigenaren gainean, Tresponde eta Biloda herrien artean, Gasteiztik 11 kilometrora.
Iruña-Veleia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Veleiako eraikin erromatar baten hondakin zaharberrituak. Zisterna edo castellum aquae batenak izan daitezke. | |
Datuak | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Iruña Oka |
Koordenatuak | 42°50′32″N 2°47′15″W |
Historia | |
Garaia | Burdin Aroa, Antzinaroa, Erdi Aroa eta Brontze Aroa |
Garaia(k) | Brontze Aroa-Erdi Aroa |
Kultura | Karistiar, erromatar |
Indusketa | |
Indusketa datak | XIX. mendea-egun |
Zuzendariak | Florencio Janer, Jaime Berastegi, Gratiniano Nieto, Juan Carlos Elorza, Eliseo Gil |
2006an aurkikuntza epigrafiko harrigarri batzuk egin ziren, aitzineuskarari, hasierako kristautasunaren sinboloei eta egiptoar hieroglifoei buruz zientzialariek ordu arte ezarritakoa irauliko luketenak, antza. Polemika bizia piztu zen. Ofizialki eratutako aditu taldearen ebazpenak aurkikuntzok faltsutzat hartu zituen, eta aitzineuskarako aditu guztiak bat etorri dira ebazpen horrekin; baina beste arlo batzuetako aditu batzuek eta zenbait herritarrek babestu egin dute Iruña-Veleiako aurkikuntza horien egiazkotasuna.
Italian erromatar garaiko beste Veleia bat dago gaur egungo Emilia-Romagna eskualdean, Augusto enperadorearen garaian Regio VIII Aemilia zena.[2]