Isatxa Mengíbar
espainiar bikoizketa-aktorea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Isatxa Mengíbar edo Isacha Mengíbar, jaiotzaz María Isabel Mengíbar Martínez de Goñi (Espainia, 1973ko ekainaren 16a) espainiar aktorea eta bikoizketa-aktorea da, Simpsondarren Lisa Simpsonen bikoizketarengatik ezaguna.[1][2][3]
Isatxa Mengíbar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Isabel Mengíbar Martínez de Goñi |
Jaiotza | Espainia, 1973ko ekainaren 16a (50 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ahots-aktorea eta aktorea |
Telesailetan eta animazio-filmetan bikoizketak egin ditu. Telebista-serieetan, Soleil Moon Fryeren ohiko ahotsa izan da, Penélope pertsonaia Punky Brewster-en,[4] Roxie Sabrina, cosas de brujas lanean, Jade Bratz-en eta Robin Salvados por la campana lanean. South Park-en Wendy Testaburger pertsonaiaren ahotsa da.[5] Bideojokoetan ere bikoizketak egiten aritzen da.[6]
Pokemonen sailean, 6. denboralditik 13. denboraldira Mara agentea bikoiztu zuen, baita Candela liderra, Casey eta Bianca ere. XY telesailean, Serenaren ahotsa izan zen. Serena Ashen Kalosen bidaiako laguntzailea da, eta haurtzarotik ezagutzen zuen.[7]