Jabalia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jabalia (arabieraz: جباليا) Gazako zerrenda eskualdeko iparraldean dagoen hiri palestinarra da. Gazako gobernazioan dago Gaza hiritik lau kilometrora. Bertan 80.000 biztanletik gora bizi dira. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dago.
Datu azkarrak Jabalia جباليا, Administrazioa ...
Jabalia جباليا | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Palestina |
Gobernazioa | Iparraldeko Gaza |
Izen ofiziala | جباليا |
Jatorrizko izena | جباليا |
Posta kodea | 00972 |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°31′41″N 34°28′59″E |
Azalera | 25 km² |
Altuera | 40 m |
Demografia | |
Biztanleria | 82.877 |
Dentsitatea | 3.315,08 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
jabalia.ps |
Itxi
Palestinako Estatistika Bulego Nagusiaren arabera, udalerriak 82.877 biztanle zituen 2006an. [1] Gertu dago izen bereko errefuxiatu-eremua, 1,4 kilometro koadro ditu eta mundu mailan biztanle-dentsitate handienetako bat du.[1] Lehen Intifada han hasi zen 1987ko abenduan, eta kanpalekua eremu bero bat izan da arabiarren eta israeldarren arteko gatazkan. Gertu dagoen Nazla herria Jabaliako udalerriaren zati da. Hamas mugimendu islamistaren gotorlekuetako bat ere bada.