James Bond
From Wikipedia, the free encyclopedia
James Bond[1] fikziozko britainiar espioi bat da, 007 agentea izenaz ere ezaguna, Ian Fleming britainiar idazleak 1953an sortua. James Bond eleberri seriearen protagonista da, hainbat film, komiki eta bideo-jokotan ere ageri dena. Fikzioan, Erresuma Batuko Inteligentzia Zerbitzu Sekretuko agentea da; errealitatean, 1995az geroztik zerbitzu horren izena MI6 da.[2]
Datu azkarrak Sortzailea, Eponimoa ...
James Bond | |
---|---|
Sortzailea | Ian Fleming |
Eponimoa | James Bond |
Datu biografikoak | |
007.com | |
Itxi
1953tik 1964ra, Ian Flemingek hamabi eleberri argitaratu zituen, James Bond pertsonaia protagonistatzat hartuta, munduan sekulako arrakasta izan zutenak.[3][4][5] James Bond espioi seduktore handiaren arketipo eta mito moderno bihurtu da, akziozko zinemaren eredugarri.