Jatabe
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jatabe[4] (ofizialki Maruri-Jatabe) Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, barrualdekoa, Mungialdeako eskualdean kokatua. 15,8 kilometro koadro ditu, eta 941 biztanle zituen 2016. urtean.
Jatabe | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Maruri-Jataberen ikuspegia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Mungialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Maruri-Jatabe | ||||||||||
Alkatea | Isaac Amezaga Larrazabal (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48112 | ||||||||||
INE kodea | 48061 | ||||||||||
Herritarra | jatabetarra | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°23′47″N 2°52′08″W | ||||||||||
Azalera | 15,8 km² | ||||||||||
Garaiera | 43 metro | ||||||||||
Distantzia | 18 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.069 (2023) 33 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 6,77 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 29,51 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 21,12 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 27,15 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80,47 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 9,15 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 6,56 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 63,69 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 45.47 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.maruri-jatabe.net |
Herriaren izena konposatua da 1997tik; ordu arte Maruri izena zuen. Toponimo horrek, Koldo Mitxelenak zioenez, «mairu uri» esan nahiko zuen; Jatabe toponimoak, berriz, «Jata mendiaren azpikoa».
Jatabetarrek euskaraz Jatabe eta espainieraz Maruri esaten zioten herriari, eta j espainierazko [y] lez ahoskatu.[5]
Jataberen lurraldeak menditsuak dira, Jatabe herria bera dagoen hegoaldeko partean salbu. Udalerria Butroe ibaiaren bailararen iparraldean dago kokaturik, Jata mendiaren (599 m) magaletan. Jatak udalerriaren ekialdeko mugarriarena egiten du. Badaude altuera txikiagoko beste muino batzuk: Artebakarra, Irutxurre, Kurtzegana, Garbi-mendi, Iruarteta, Santakurtze, Amezti eta Txarola mendiak. Udalerria zeharkatzen du, hegoaldetik iparraldera, Mungia kostaldearekin lotzen duen eta Goieta auzunea kokatuta dagoen bailaratxoak.
Jatabe herria itsas mailatik 20 metro inguruko altueran dago. Udalerriaren zatirik gehiena, berriz, 150 eta 350 metro arteko altuerako muinoez osaturik dago, eta punturik altuena Jata mendiaren 599 metroak dira.
Butroi errekak hegoaldeko muga osatzen du eta Jatabe Gatikako udalerritik banatzen du.
Lau udalerrik inguratzen dute Jatabe: Lemoiz, Bakio, Mungia eta Gatika.
Herriko auzoak 12 hauek dira, alfabetikoki ordenaturik:
San Lorentzo Martiriaren izeneko elizatea Jataren malda altu batean eraiki zuten XII. mendean.
XVII. mendeko hastapenetan Marurik oinaztarren alde egin zuen, Gaztelaren alde alegia. Filipe IV.a Espainiakoak 1637an soldaduak eskatu zizkion Bizkaiko jaurerriari Frantziaren aurka borrokatzeko eta herriak 6 gizon bidali zuen tropa hori osatzeko. Tartean, Konbentzio Gerran parte hartu zuten.
1704an bestela herriak 54 "sutzar" zituen eta 1798an 55, 61 etxe, 350 pertsona ("de comunión"), Añekako burdinola, taberna bat, 6 errota eta Santa Kurtzeko baseliza, Juan Ramón Iturriza historialariak erregistratu zuen moduan.[6]
II. Errepublikan zehar, hainbat emakume elkarte sortu ziren Euskal Herrian baita Estatuan ere. Haien artean Emakume Abertzale Batza (EAB), Primo de Riveraren diktadura amaitutakoan, berriro abian jarri zena. Maruri-Jataben ere, EABko ordezkaritza sortu zen eta 1934an 23 bazkide zituen.
Hauxe da elkarte honen Zuzendaritza Batzordea 1934an:
1937ko maiatzaren 12an hasi ziren bonbardaketak Jata mendatearen gainean. Buruzagi frankistek Gezi Beltzen Brigada italo-espainarrak erabili zituzten herria konkistatzeko. Bonbardaketak direla eta, herriko emakumek zein gizon askok alde egin behar izan zuten.
Gerra hartan, gizonak ez ezik, herriko emakume batzuk ere zigortu zituen erregimen berriak.
Historia garaikideari dagokionez, herritar gehien-gehienak euskal abertzaleak izan arren, 1972tik 2008ra Jaime Larrinagak [7] abade lanak egin izan zituen herrian, politikoki espainiar nazionalismoaren alde lerratutakoa. Honek herriko bazterrak nahastu zituen, batez ere kanpotik etorritako interesek hauspotuta. "Foro El Salvador" izeneko taldean ibili zen eta ETAren mehatxuak salatu zituen.
Jatabeko biztanleriak inguruko herri txikien eboluzio bera izan zuen XX. mendean. Tradizioz nekazaritzari lotutako herria izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera biztanleak galduz joan zen, askok inguruko herri handietako eta Bilboko languneetara alde egin baitzuten. 1980ko hamarkadatik aurrera, berriz, errepideak hobetzean eta automobilaren erabilera zabaltzearekin batera, Bilbotik eta Mungiatik hain hurbil egonik, Jatabe biztanle berriak jasotzen hasi zen.
XXI. mendearen lehen hamarkadan inoiz baino biztanle gehiago edukitzera iritsi zen, ia 1.000 bizilagunen kopurua erdietsiz.
Jatabeko biztanleria |
---|
2023ko udal hauteskundeak Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi zituen sei ordezkarirekin eta ondorioz Erlantz Urresti Olasagaste aukeratu zuten alkate.
Jatabeko udalbatza | |||||
Alderdia |
2023eko maiatzaren 28a |
2019ko maiatzaren 26a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 6 / 9 |
4 / 7 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)* | 3 / 9 |
3 / 7 |
|||
Datuen iturria: https://apli.bizkaia.eus/apps/seguru/el23/es/municipales/resultados/todos-los-municipios/061 |
Maruri-Jatabeko landa emakumeen papera
Maruri-Jatabeko landa emakumeen papera isilean zegoen, ezezaguna izan da urte askotan. Emakume hauek, etxean denbora gehiena eman duten arren, haiek izan dira urteetan zehar, baserria eta familia aurrera eraman dutenak. Gogor egin dute lan ganaduarekin, baratzean, plazetara joaten beren produktuak saltzera, eta zelan ez, semea-alabak ere, hezten. Maruri-Jatabeko eragile nagusiak izan dira.
Maruri-Jatabeko Udalak omenaldi xumea eskaini zien 2008ko urriaren 15ean, Nazioarteko landa-emakumeen eguna ospatu zenean. Egun horretan ere, haien lana ikusarazteko eta ezagutzeko, 2009ko egutegia aurkeztu zen. Egutegi honen protagonistak haiek izan ziren.
Hauexek dira parte hartu zuten emakumeek eta zenbat urte zituzten egutegia atera zenean.
2009 urtean ere, Maruri-Jatabeko jaietako pregoilariak izan ziren, herri osoaren omenaldia jaso zutelarik. Halaber, 2009ko urrian, eskualdeko omenaldia jaso zuten DEIA egunkariak urtero banatzen dituen “Hemendik” sarietako bat jaso baitzuten.
Maruri-Jataben[10] Mungialdeko hizkera[11] da nagusi, mendebaldeko euskalkiaren aldaera.
Herriko jaiak abuztuaren 10ean dira, Laurentzi Deunaren egunean. Herriko Ibarra auzoan probaleku bat dago, udaletxe eta bus geltokiaren ondoan, idi-probak egiteko.
Jatabeko San Lorentzo eliza aurretik zegoen tenplu baten berreraikuntza da. Espainiako Gerra Zibilean aurretik zegoen eliza guztiz suntsituta geratu zen eta orubea baino ez zen geratzen. Eliza berria antzinakoa zegoen lekuan eraiki zen, baina metro batzuk aldatuta. Estiloa erromaniko berrikoa da eta arkitektoa Luis Maria de Gana izan zen, Bizkaiko Regiones Devastadaseko arkitektoa. Elizaren iparraldean lehengo ara dago eta bertan inskripzio zahar bat irakur daiteke. Mahaiaren ondoan antzinako Santa Kruz baselizaren (Jata mendiaren magaletan zegoen baseliza) balizko zutabe bat dago, XII. mendekoa.
Ur-errota guztiz berritua da eta irekita dago nahi duenak bisita dezan, Kurtzegana auzoan eta Garaizarreko landetxearen ondoan kokatuta dagoena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.