Kako eta begizta itxiera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kako eta begizta itxiera edo belkroa[oh 1] bi zinta linealez osatzen den sistema da. Zinta horietako baten alde batek kako txikiak ditu, eta besteak, berriz, begiztak buklean, nolabait esateko, iletsuak direnak. Bi tirak bat egiten direnean, kakoak begiztekin lotzen dira erabiltzaileak nahi duen arte, hau da lotura tenporala da, aska daitekeena. Askatu nahi denean, zinta batetik tira egiten da eta soinu berezi bat ateratzen du itxierak.
Kako eta begizta itxierak erresistentzia maila desberdinekin ekoizten dira eta Velcro da fabrikatzaile nagusia. Belkroa lotura-sistema malgua da, bereziki arropetan erabiltzen dena eta elkarri ondo itsasten diren irazki desberdineko bi ehun-zuntzez osatua[1]. Izena frantsesezko velours (belusa) eta crochet (kakoa) hitzen lotura da. Velcro marka erregistratua da.
Materiala 1948an Georges de Mestral ingeniari suitzarrrak asmatu eta handik aurrera ezagutarazi eta jantzi askok erabiltzen dute.