Kanaan
Asia Mendebaldeko lurralde historikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Asia Mendebaldeko lurralde historikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Kanaan[1] Mendebaldeko Asiako eskualde eta zibilizazio baten izen zaharra da. Mediterraneo itsasoaren eta Jordan ibaiaren artean dago, eta Ilgora emankorra izenez ere ezagutzen den lurraldearen zati bat hartzen zuen. Bertokoen jentilizioa kanaandar da.[2]
Kanaan | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko, antzinako herrialdea eta Zibilizazio |
Eponimoa | Kanaan |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°46′00″N 35°20′00″E |
Ez zen estatu bat, eskualde bat baizik, eta bertan hainbat herrialde eta hiri sortu eta desagertu ziren mendeen poderioz, hala nola, Jeriko, Ugarit, Galilea, Samaria, Fenizia, Judea, etab. Feniziarrak kanaandarrak ziren, baina eskualdean beste herri ugari finkatu ziren: amorritak, jebustarrak, hiksoak, filistiarrak, aramearrak edo hebrearrak. Erromak Siriako eta Judeako probintziak sortu zituen eskualdea menperatu ondoren, bere administraziopean jarri zuenean, eta geroago, K.o. 135 urtean, Siriar-Palestinar probintzia sortu zuen.
Biblian maiz aipatzen den Ekialde Hurbileko eskualde historiko bat da, Mediterraneo ekialdeko kostaldetik Jordan ibaira bitarteko lurraldea hartzen duena, egungo Israel, Zisjordania, Gaza eta Libano, Siria eta Jordaniako lurralde zenbait ere hartzen dituena. Bertan semita herriak bizi izan ziren historian, hebrear eta beste herri zenbaitek lurraldea K. a XV-XII mendeetan lurraldea hartu aurretik. Biblian israeldarren Agindutako Lurraldearekin dator bat, Zenbakiak liburuko 34 kapituluan adierazten denaren arabera; Hasiera liburuan, berriz, Kanaan Agindutako Lurraldearen zati bat baino ez da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.