Kharkiveko gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kharkiveko gudua Kharkiv hirian eta inguruetan, Ukrainan, gertatutako borroka militar bat izan zen, Ukraina Ekialdeko erasoaldiaren zati gisa, 2022ko Ukrainako inbasioaren testuinguruan.[14][15] Kharkiv, Errusia eta Ukrainaren arteko mugatik 32 kilometrora soilik dagoena, hegoalderantz, eta etnikoki nagusiki errusiarra dena, Ukrainako bigarren hiririk handiena da; beraz, errusiar armadarentzat helburu garrantzitsutzat jotzen da Kharkiv.[16][17]
Kharkiveko gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Kharkiveko guduaren maximoa, ipar-ekialdeko Ukrainako erasoaldiaren parte, apirilaren 17rako. Gorriz, Errusiak bereganatutako lurraldeak. Urdinez, Ukrainaren kontraeraso eta defentsa-lerroak. | |||
Data | 2022ko otsailak 24 – maiatzak 14[1] | ||
Lekua | Kharkiv, Kharkiv Oblasta (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 49°59′33″N 36°13′52″E | ||
Egoera | Ukrainak irabazi[2]
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
Ukrainaren arabera: 606 zibil hil[12] >600,000 ebakuatu[13] |
Kharkiveko gudu hau Ukrainako inbasioan zeharreko guduen arteko gudurik hilgarrienetako bat bezala deskribatu zen; hala, adibidez, Zelensky presidentearen aholkulari batek "XXI. mendeko Stalingradeko [gudu]" bezala deskribatu zuen.[18]
Maiatzaren 13rako, Ukrainako Indarrek hiria inguratzen saiatzen ziren unitate errusiarrak atzera bota zituzten, Errusiako mugara itzularaziz.[2] Gainera, Errusiako Indarrek Kharkiv Oblastetik erretiratzea erabaki zutela jakinarazi zuten ere.[19] Biharamunean, Gerraren Azterketarako Institutuak zera jakinarazi zuen: "Ukrainiak (...) Kharkiveko gudua irabazi [zuela] dirudi".[20]